Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Urria 2008

kriTiKa LiTeRaRiOa-PoLoLoAk

maialen_19 30/10/2008 @ 14:21

Nire kritika literarioa Pololoak: poxpoliñen lurriña-ri buruzkoa da Patxi Gallegok idatzia. Parxi Gallego 1973-ko Apirilaren 10-ean jaio zen Errenterian (Gipuzkoa). Poxpoliñen lurriña komikia egiteaz gain, honen bigarren eta hirugarren zatiak ere argitaratu ditu, Poxpoliñaren bahiketa eta atxeritoko balada. 2004-an idatzi zuen lehenegoa eta euskaraz helduentzako komikien trilogia idatzi du jadanik.
Testuinguruari dagokionez, argi dago idazlea gaur egungoa dela, kontakizuna ere, gaur egungo Euskadin kokatzen da eta adibidez Euskal gatazka Xabinatorren ikuspuntutik azaltzen du.

Komikiaren barruan, bi istorio desberdin kontzen dira, lehengoa Xabinator beraren kontakizuna da, homeopatagarengana joaten denean hasten da, ez delako zoriontsu, orduan H jaunari (homeopataren izena) duela sei urte erekziorik izan ez duela kontatzen dio, eta hau izan litekeela bere arazoaren jatorria. H jaunaren kontsultetan, bere bizitza aztertzen dute eta amaieran sexu harremanak izan behar dituela adierazten dio H jaunak. Orduan Xabi neska euskaldunak (poxpoliñak) bakarrik gustatzen zaizkiola ohartzen da, beraien usaina gustatzen zaiolako, beraz, superheroi bihurtzen da eta neska euskaldunak bakarrik salbatzen ditu, gero beraiei alua zurrupatzeko. Beste istorioa Kariñeri buruzkoa da, Kariñe sei urtez dago mutil berarekin baina jada ez du maite eta bere bizitzaz nekatuta dago, aspertuta. Bere mutila uzten du eta orduan ezagutzen du Xabinator. Xabinatorrek Kariñe bahitzen du eta Kariñek Xabinatorrengandik ihes egin nahi du, orduan amildegi batera erortzen da eta Xabinatorrek salbatzen du eta leku urrunago batera eramaten du hegan.
Ideia nagusia helduentzako komiki bat egitea da, euskaraz, eta irakurtzeko dibertigarria izatea.
Pertsonaiak arruntak dira, Xabinatorren superheroi ahalmenak ahazten baditugu.
Irakurketari buruz, nahiko erraza dela uste dut, ulertzeko ez delako oso korapilatsua baina batzuetan zaila da euskalki desberdinetan irakurtzea.
Nire iritziz, nahiko ondo dago irakurtzeko baina ez du zentzu gehiegirik, bestela dibertigarria da, espero ez dituzun gauzak gertazen direlako.

iRitZi aRtiKuLuA- eMaKuMe LaNgiLeaK

maialen_19 11/10/2008 @ 13:18

Aukeratu dudan albistean, emakume langileei buruz hitzegiten da, sarrera txiki baten ostean, bi emakumeri buruz hitzegiten da, eta nola lortzen duten bere bizitzek aurrera jarraitzea.
Bi emakume hauen bizitzak, zailak izan dira baina aurrera atera dira zailtasunen gainetik.
Lehenengoa Natalia Diez Caballero da. Hiru seme-alaba ditu, hiru urte eta hamahiru hilabete artekoak. Bere senarrak lan egiten du, baina soldata bakarra ez da nahikoa hiru seme alabek sortutako beharrak asetzeko; horregatik, berak ere lan egiten du. Bi seme alaba zituztenean, ondo moldatzen ziren, baina orain, hirugarrenaren amatasun baimena bukatzear dauka eta lanera itzuli behar du. Dioenez, haurtzaindegiko, eskolako eta laneko ordutegiak batera eramatea ez da zaila, bere lanak uzten baitio dena egiten baina haurretako bat gaixotzean eta oporretan, ezinezko egiten zaio hain haur txikiak bakarrik uztea. Bere ustez, gobernuak ez du batere errazten hiru seme alaba edo gehiago izatea. Laguntza gehiago eta ordutegi malguagoak eskatzen ditu.

Bigarrenak Soraya du izena. Perun du jaioterria eta han bizi izan zen ikasketak amaitu arte. Ikasketak amaitutakoan, 11 urtez lan egin zuen Liman, Peruko hiriburuan. 1999-an, ikasketak jarraitzera Madrilera joateko aukera izan zuen, eta onartu egin zuen. Amak utzitako diruz hegazkin txartela eta ikasketak ordaindu zituen baina iritsi bezain pronto lanean hasi behar izan zuen. Behin baino gehiagotan Perura itzuli nahian ibili zen, baina aurrera jarraitzea erabaki zuen. Lanpostu askotan ezetza eman zioten emakumea izateagatik eta prestakuntza eta ikasketarik gabea zela uste zutelako. Hemengo jendeak aurreiritzi asko dituela dio gainera. Madrilen ikasketak amaitzean, haurrak zaintzen eta agureei laguntzen lan egin zuen hilabete batzuetan. Gero Euskal Herrira etorri zen, Zarautzera. Gero lan hobe bat aurkitu zuen. Gaur egun Caritasen laguntzen die beste etorkin batzuei eta agiri guztiak ondo izatea lortu du. Agiriekin arazoak izan zituela onartzen du, beti lana izan zuen baina paper guztiak behin eta berriro betetzea nekagarria dela esaten du. Caritasen barruan, emakume latinoamerikar gehiagori laguntzea gustatuko litzaiokeela dio, hemengo jendeak ez dituela erabat onartzen dioelako.

Nire ustez, bien arazoak konpondu beharko liratekeela uste dut, adibidez, haurrak dituzten eta zaindu ezin dituzten familiei zaintzaile bat jarri beharko litzaileke, dohainik, ordaindu ezin badute. Sorayaren arazoari dagokionez, zailagoa da konpontzen, jendearen pentsakera aldatu behar delako eta hori denborak bakarrik alda dezake.

kriTiKa LiTeRaRiOa-iPuiN LiZuNaK

maialen_19 01/10/2008 @ 19:19

Nire kritika literarioa Ipuin Lizunak-ri buruzkoa da Aitor Aranak idatzia.
Aitor Arana 1963-ko Abenduaren 21-ean Legazpin (Gipuzkoa) jaio zen. Ipuin Lizunak narrazioa idazteaz gain Ipuin Ilunak, amodioren gazi-gozoak, Ezohiko ipuinak eta Haize gorria bezalako liburuak idatzi ditu.
Testuinguruari dagokionez, argi dago idazlea gaur egungoa dela nahiz eta komtakizunaren zati bat duela 50 urteko baserri giroan kokatuta dagoen.
Liburua lau edo bost orrialdetako kontakizunetan banatuata dago, kontakizun bakoitzean pertsonaiak eta istorioa erabat aldatzen dira, lehenengoan adibidez, baserrian guraso eta anai arrebekin bizi den Maritxuk, Bartolorekin harreman sexualak mantentzen ditu, baina Maritxuren aitak erdi-erdian harrapatzen ditu eta Bartolo Maritxurekin ezkokontzera derrigortzen du.
Ideia nagusia liburu bakar batean harreman sexual nahiko arraroak biltzea da, kutsu dibertigarri bat dutelarik.
Pertsonaiak hasieran errealak dira baina azken bi kontakizunetan nahiko arraroak bihurtzen dira nahiz eta hasiera batean oso arruntak ematen duten.
Irakurketari buruz, nahiko erraza dela uste dut, ulertzeko ez delako oso korapilatsua eta hiztegiari dagokionez ulerterraza dela uste dut ez dagoelako hitz ezezagun gehiegi.
Nire iritziz, nahiko entretenigarria da baina bigarrenak nazka pixka bat ematen du eta hobe da hirugarrenean gehiegi ez pentsatzea. Hala ere orokorrean ez zegoen gaizki klaseko lan bat izateko.